Hona herri-jokoen artean ezagunena. Idi-proba edo -lehiaketak, beste garai batzuetan oso ohizkoak izandakoak, hala dira gaur egun ere. Lehen idi-pareen jabeen arteko desafioak izaten ziren; gaur egun lehiaketa da ohizkoagoa, herriko jaietako saio nagusi bezala, baina bere herri-zapore eta -ahaidetza handiari eutsiz.
Ohizkoa da idi-proben jatorria harrobietako lanean bilatzea. Harria, lehergailuaren eztandak banandutakoa, “in situ” leuntzen […]


