Hemen aurkezten dizuet Durangoko Euskal liburu eta disko azokaren kartela. Deabruk.com Studioan egindako lehen lana, lehiaketara aurkeztu genuen eta garailea izan da. Kartelak JANTZI EUSKARA du izena, bertan olentzero [Josep] daukagu biluzik. Kartelaren ideia galdera baten erantzunetik sortzen da, zertan ari da Olentzero Durangoko Azoka den bitartean? Olentzero, azokan aurkezten diren gauza berrien zain dago, euskal ume eta ez hain umeei zer oparituko dien zai, euskal herri guztia, euskaraz janzteko.
GEREDIAGA ELKARTEAREN ERABAKIA
Gerediaga Elkarteko arduradunak eta Durangoko Azokako zuzendaria, Jon Irazabal, pozik agertu dira lehenegoz antolatu duten lehiaketak izan duen erantzunarekin. Guztira, 45 lan aurkeztu dira. Nabarmentzekoa da, aurkeztutako 19 lan Durangaldekoak izan direla. Eta Euskal Herritik kanpo ere parte hartu dutela. Irabazlea, esaterako, Bartzelonan bizi da gaur egun. Eta besteak beste, Ceuta, Huesca, Madril edota Buenos Airesetik ere jaso dituzte lehiaketarako lanak.
Aurkeratutako kartelak “Jantzi euskara” leloa dauka. Olentzeroa egin du Azokako protagonista. Biluzik badago ere, diskoak eta liburuak ditu alboetan. Epaimahaiak lau irizpide hartu ditu kontuan kartel irabazlea aukeratzeko:
- Bisualki daukan inpaktua, Azokari erreferentzia egiten dioten elementuak dituelako eta tradiziozko pertsonajea Azoka egiten den datatan kokatzen duelako.
- Daukan komunikaziorako gaitasuna.
- Plastikoki sinpletasuna.
- Lelo egokia eta garatua: “Jantzi euskara”
Epaimahaiaren osaketa honakoa izan da:
- Pedro Maria Basañez. UPV.EHUko Arte Ederretako irakasle tituluduna.
- Pablo Garitaonaindia. Argazkilaria.
- Fernando de Vicente. Arte editorea.
- Izaskun Ellakuriaga. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako komunikazio arduraduna.
- Asier Atxa. Gerediaga Elkarteko kudeatzailea.
- Jon Irazabal. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako zuzendaria, epaimahaiko honen idazkari lanetan.
IGOTZ ZIARRETA, LEHIAKETAKO IRABAZLEA
Meñakan jaiotakoa. 30 urte ditu. Gaur egun Bartzelonan bizi da. Informatikaria da eta programatzaile, diseinu grafikoan eta argazkilari lanetan jarduten du. Kartelen diseinuan sarri egin du lan, baina lehiaketa batera lehen aldiz aurkeztu du bere burua.
Bartzelonan, Euskal Etxeko diseinu grafikoen arloaren ardura dauka. Bertan antolatu diren jaialdietarako kartelak egin izan ditu. Bartzelonan bertan dabil deabruk.com estudioa sortzen. Webgunea ere badu: igotz.org.
KOMUNIKABIDEAK
Kartelari buruz informazioa agertutako komunikabideak jartzen dizkizuet hemen, EITB, DEIA, GARA, ELCORREO, EFE, NOTICIAS DE GIPUZKOA, IRRATIA.com [elkarrizketa], Radio Euskadi [Mas que palabras], EuskalKultura.com, Gaztelumendi.org, Bizkaie, BERRIA, Axit Foto, Noticias clave, Anboto.org
argazkia: Iban Gorriti
argazkiak: Lis Beneitez [ Lislanuit ]
Tags: , Diseinua, kartela, lehiaketa











